FORMAKUNTZEN GIDA
Biarritz Sauvetage Côtier

Biarritz Sauvetage Côtier elkarteak iniziazio eta formakuntza jarraiki anitz proposatzen ditu, uretakoak eta salbamendukoak, sokorrietako langile bilakatzeko edota edozein egoeratan salbatzaile sinple gisa aritzeko.
Egun bateko PSC 1 formakuntzan parte hartzen ahal duzue (Herritar Prebentzioa eta Sokorria), edota bestelako formakuntza luzeagoetan, material berezia erabiltzen ikasteko eta diplomak eskuratzeko (Lehen Sokorriak Taldean 1. eta 2. mailak).
Uretako formakuntzei dagokienez, BSB bainu zaindaria izateko brebeta edo BNSSA uretako salbatzearen eta segurtasunaren estatuko brebeta eskura ditzakezue.
Bestalde, salbamenduan formatzaile izateko diplomak ere banatzen ditugu: PSC, PS edo itsasoko SSA diploma.
Azkenik, enpresen kasuan, langileak ere formatzen ditugu lantokiko arriskuen prebentzioaren inguruan eta lehen sorospenak erakusten dizkiegu. Laneko Sokorri Salbatzaile (SST) formakuntzak antolatzen ditugu eta zuen egoitzan egin dezakegu.

Galderarik baldin baduzu, Clément kontakta dezakezu 06.04.01.16.81 zenbakian edo email bidez  clement.rodolfo@biarritzsauvetagecotier.com

NOIZ BERRITU BEHAR DIRA DIPLOMAK?

Diplomen baliozkotasunaren iraupena desberdina da diplomen arabera.

Zure diploma berritu behar duzun jakiteko, formakuntza jarraikien taula begiratu.

Diploma Baliozkotasuna Berritzea
Herritar Prebentzioa eta Sokorria 1.maila Bizi osorako Kontseilatzen dugu formakuntza hau 3 urte guziz egitea
Lehen sorospenak taldean 1.maila Urte 1 Formakuntza jarrikia PSE 1
Lehen sorospenak taldean 2.maila Urte 1 Formakuntza jarrikia PSE 2
Herritar Prebentzioa eta Sokorria 1.maila Urte 1 Formatzaileen Formakuntza Jarraikia PSC
Lehen sorospenen formatzaile Urte 1 Formatzaileen Formakuntza Jarraikia PS
Uretako segurtasun eta salbamenduko Estatuko brebeta 5 urte BNSSA – Berritzea
Uretako zaintza eta salbamendua itsasbazterrean 3 urte Formakuntza jarrikia SSA
Bainu zaindari brebeta 5 urte Formakuntza jarraikia BSB
Laneko sokorri salbatzailea 2 urte (data batetik bestera) MAC SST

FORMAKUNTZEN EGUTEGIA

Ikus formakuntza guztien egutegia.

Egutegia hemen

SOKORRI EMAN

Karrikan, lantokian edo kirol jardueretan, istripu baten lekuko izan zaitezke. Bizitza anitz salbatuko lirateke 5 pertsonatik 1ek larrialdietako lehen sorospenak ezagutuko balitu.

Hainbat formakuntza eskaintzen ditugu biktimei laguntza ekartzen ikasteko.

Sokorria egunerokoan

1.mailako Herritar Prebentzio eta Sokorria (PSC 1) publiko osoarentzako formakuntza da, izan ere, 10 urtetik aitzinako pertsona guztientzat egokia da.

7 orenez, parte-hartzaileek sokorriaren oinarrizko ezagutzak eta gaitasunak barneratuko dituzte (zer egin kontziente ez den pertsona baten parean, bulta txar edo zorabio baten aitzinean, bihotzeko baten kasuan, etab.).

Sokorria taldean

1.mailako Lehen sorospenak taldean (PSE 1) formakuntza luzeagoa eta sakonagoa da (35 oren). Parte-hartzaileek ikasten dute larrialdietako jestuak egiten, bakarrik edo taldean, lehen sorospenetako materiala erabiliz (sokorri gune batean edo interbentzio talde baten kasuan).

Diploma hau eskuragarria da 16 urtetik gorako pertsonentzat, jarduera boluntario edo profesional bat garatu nahi duena arlo horretan kolektibitate, enpresa pribatu edo segurtasun zibileko elkarte batean.

Ondotik, diplomadunak bere formakuntza osa dezake Lehen sorospenak taldean 2.mailarekin (PSE 2). Diploma hori beharrezkoa da zenbait lanbidetan (suhiltzaile, anbulantzia gidari, itsasoko salbatzaile, aurreikusitako sokorri dispositiboa…).

28 orenez, sokorritzaileak 3 edo 4 kideko talde batean eta material egokiarekin lan egiten ikasten du.

Formakuntza honekin PSE 1ean barneraturiko ezagutzak sakontzen dira eta biktima baten immobilizazio, altxatze eta garraiatze teknikak ikasten dira.

Formakuntza bukatuta, sokorritzailea “sokorritzaile taldekide” bilakatzen da.

PSE formakuntza jarraikia urtero egin behar da diploma berezi honi loturiko funtzioetan aritzen segitzeko.

Sokorria lantokian

Frantzian beharrezkoa da enpresetan sokorritzaileak izatea (Lan Kodigoko R.4424-14 artikulutik R.4424-16 artikulura).

Laneko Salbatzaile Sokorritzaile formakuntza egiten duen langileak larrialdietako lehen sorospenak ikasiko ditu, lantokian istripu bat gertatzen baldin bada erabiltzekoak, eta laneko arriskuen prebentzioa egiten ahalko du.

Bi egunez, sokorritzaile bilakatuko diren pertsonek egoera ezberdinak praktikatuko dituzte, haien lantokian diren arriskuak irudikatuz, ahal bezain eraginkorren eta lasterren izateko gisan.

SST diplomak bi urteko baliozkotasuna du, data batetik bestera. Ondotik, SST ‘birziklatze’ bat edo berritze bat egin beharko da (MAC deitzen dena).

MNS BILAKATU

Uretako salbatzaileari MNS deitzen zaio eta publikoa errezibitzen duen ur espazio publiko edo pribatu bat zaintzen du. Ur eremua, naturala (aintzira, itsasoa…) edo artifiziala (igerilekua) izan daiteke.

Uretako salbatzaile izateko diploma bat baino gehiago behar dira. Lehenik, lehen sorospenak taldean 1.maila (PSE 1) formakuntza segitu behar da, ondotik Uretako segurtasun eta salbamenduko Estatuko brebeta (BNSSA) pasatu ahal izateko.

PSE 1 formakuntza 16 urtetik aitzina egin daiteke eta BNSSA 17 urtetik aitzina pasa daiteke.  Diploma 18 urte betetzean errezibitzen da, hautagaia legez nagusia delarik.

Itsasoko salbatzaile izan nahi baduzu (hondartzetan), Lehen sorospenak taldean 2.maila (PSE 2) diploma pasa beharko duzu, beharrezkoa dena ondotik Uretako zaintza eta salbamendua itsasbazterrean (SSA L) pasatzeko.

Kasu, formakuntza ibilbide hau ez da nahasi behar Bainu zaindari brebetarekin (B.S.B), azken honek opor edo aisialdi zentroetan bakarrik balio baitu.

Informazio gehiago ukateko, ikus Bainu zaindari bilakatzeari buruzko artikulua.

Ez da BPJEPS AANekin nahastu behar, hau da, kirol hezitzailearen estatu mailako diploma da, irakaskuntzan eta gainbegiratzean gaitasun bikoitza duen MNS gisa irakastea ahalbidetzen duena. BSCk ez du prestakuntza hori eskaintzen, baina Kirolaren Euskal Akademiarekin batera egiten du sorospen osagaian.

BAINU ZAINDARI BILAKATZEA

Bainu zaindari brebeta (BSB) duen pertsona batek opor edo aisialdi zentro bateko bainua zain dezake. Adingabeko haurren bainu bat ere antola dezake hondartza batean, hondartza zaindua izan edo ez, baina biziki ongi ezagutu behar ditu ingurua et azpiegiturak (sokorri guneak); eta eremua seinalatu behar du.

Azterketaren egunean hautagai adinez nagusia izan behar da eta 1.mailako Herritar Prebentzio eta Sokorria diploma ukan behar du (BSB formakuntzaren barnean sartzen da).

SOKORRITZAILE BOLUNTARIO BILAKATU

Segurtasun Zibileko elkarte anitzetan izan zaitezke sokorritzaile boluntario DPS sokorri dispositiboetan, kultur eta kirol gertakarietan.

Biarritz Sauvetage Côtier elkartea Frantziako Salbamendu eta Sorospen Federazioko (FFSS) kidea da eta sokorri guneak antolatzeko baimena du lurrean eta uretan (gutiago erabiltzen dugu uretakoa).

Sokorritzaile boluntarioek kalifikazio desberdinak dituzte segitu dituzten formakuntzen arabera:

Sokorria ematen ikasteko, gaiari buruzko gure artikulua kontsulta dezakezu.

FORMATZAILE BILAKATU

Sorospena irakasteko gogoa dutenek haiei egokituriko formakuntza bat atzemanen dute Biarritz Sauvetage Côtieren eskutik.

3 urte baino gutxiago dituen 1.mailako Herritar Prebentzio eta Sokorria (PSC 1) diploma baldin baduzu, formakuntza batean parte har dezakezu PSC 1 irakasteko.

Formakuntza hori Herritar Prebentzio eta Sokorrien formatzailearena da (Fo PSC) eta honela egiten da :

  • PIC (Hastapeneko Pedagogia Komuna) formakuntzan ikasten da formakuntzetako sekuentziak diseinatzen, teknika pedagogiko egokiak erabiltzen eta parte-hartzaileen ebaluazioa egiten.
  • PAE 3 (PSC formatzaileei aplikatutako pedagogia) formakuntzan pedagogia mailan barneratu diren gaitasun eta teknikak aplikatzen ikasten da “Herritar Prebentzio eta Sokorri” formakuntzan.

Formakuntza ibilbide bera proposatzen dugu Lehen sorospenak taldean 1. eta 2. mailak irakatsi nahi dituztenen kasuan.

PSE 2 diploma ukan eta, Lehen Sorospenen formatzaile izan zaitezke (Fo PS). 70 orduko formakuntza bat da, PIC batez eta Formatzaileei aplikatutako pedagogiaz (PAE 1) osatua.

Biarritz Sauvetage Côtier-ko lan-taldeak erabaki du formakuntza hau ez eskaintzea, iruditzen zaigulako eduki sobera duela irauten duen denborarekiko.

Aldiz, formatzaile izan nahi duten guztiei kontseilatzen diegu PAE3-rekin hasteko, eta jadanik PIC diploma dutenentzat formakuntza arinduago bat eskaintzen dugu.

Formakuntza horrek 35 oren irauten ditu. PSC formatzaileak PIC diploma pasatzean garatutako edo garatzen ari den bere gaitasunak aplikatuko ditu Lehen Sorospenen irakaspenean (PSE 1 eta 2).

PS formatzaile diplomarekin, ondoko formakuntzetan irakatsi daiteke: PSC1, PSE1, PSE2 eta dagozkien formakuntza jarraikiak.

Urtero, formatzaileak bere gaitasunak berritu behar ditu 6 oren gutxienez iraunen dituen formakuntza batean.

Uretako formakuntzaren kasuan, Uretako zaintza eta salbamendua itsasbazterrean diploma  (eta beraz BNSSA, PSE 1 eta 2) eta PIC (Hastapeneko Pedagogia Komuna) dituen pertsona bat SAMN formatzaile bilaka daiteke.

35 orenez formatzaileak behar dituen gaitasun tekniko eta pedagogikoak garatuko ditu SSA irakasteko.

Urtero, formatzaileak bere gaitasunak berritu behar ditu 6 oren gutxienez iraunen dituen formakuntza batean.

NOLA FINANTZATU

Biarritz Sauvetage Côtier formakuntza profesionalerako erakunde gisa ezagutua da.

Orduan formakuntzak hainbat moldetan finantza daitezke:

Gutxienez urte batez enpresa batean edo kolektibitate batean lan egin duten guztiek automatikoki kotizatu dute formakuntzarako.

Kotizazio hori Formakuntzarako kontu pertsonalean gordetzen da.

  • Zure adar profesionalari dagokion “OPCO”aren bidez (adb: AFDAS)
  • Pôle emploi-ren bidez BNSSA diplomaren kasuan (aholkulariarekin ikus)

Zure irizpide sozialen arabera, aholkulariak KAIROS bidezko finantzamendu bat proposatuko dizu, edota Mission Locale egiturara bideratuko zaitu.

CPF erabiltzen hasteko, BSC-k bi tutorial proposatzen ditu :

Nola sortu gure formakuntzarako kontu pertsonala
Formakuntza bat atzeman