HERRITAR PREBENTZIOA eta SOKORRIA 1.maila
Biarritz Sauvetage Côtier

Segurtasun zibileko herritarra” izendatua den pertsona gai da biktima eta lekukoak babesteko lehen sorospenak egiteko, larrialdi zerbitzuak abisatzeko, biktimaren egoeraren larriagotzea saihesteko eta bere osotasun fisikoa babesteko larrialdi zerbitzuak iritsi arte.

CPF: 236186

PSC 1 formakuntza deneri irekia da (10 urtetik aitzina). Egoera arriskutsu batean ukan beharreko jarrera eta ezagutzak barneratzeko balio du, norbera babesteko eta besteak laguntzeko.

PSC 1 ikastaroaren helburua da ikasleei behar dituzten gaitasunak transmititzea segurtasun zibileko herritar baten funtzioak betetzeko, segurtasun zibileko erreferentzia nazionalean agertzen den gisan.

“Segurtasun zibileko herritarra” izendapenak finkatzen du zein diren beharrezko gaitasunak, tituluduna modu egokian egin ditzan lehen sorospenak biktima eta lekukoak babesteko, larrialdi zerbitzuak abisatzeko, biktimaren egoeraren larriagotzea saihesteko eta bere osotasun fisikoa babesteko larrialdi zerbitzuak iritsi arte.

Formakuntza bederatzi partetan egiten da, horrela, egoera ezberdin nagusiak lantzen ahal ditugu:

  • Zorabioak eta alerta
  • Zauriak eta babesa
  • Erredurak
  • Traumatismoak
  • Kanpoko hemorragiak
  • Arnasbideen tapatzea gorputz arrotz baten bidez
  • Kontzientzia galtzea
  • Bihotzekoa eta alerta
  • Alerta orokorra

Iraupena: 7 oren gutxienez

Ikastaro guztietan parte hartu eta egoera bat antzeztu.

Formakuntza hau berritzea ez da beharrezkoa. Kontseilatzen dugu 3 urtero berriz egitea.

65€ airea emateko sakelako maska bat eskainia

Izena eman