BAINU ZAINDARI BILAKATZEA

Bainu zaindari brebeta (BSB) duen pertsona batek opor edo aisialdi zentro bateko bainua zain dezake. Adingabeko haurren bainu bat ere antola dezake hondartza batean, hondartza zaindua izan edo ez, baina biziki ongi ezagutu behar ditu ingurua et azpiegiturak (sokorri guneak); eta eremua seinalatu behar du.

Azterketaren egunean hautagai adinez nagusia izan behar da eta 1.mailako Herritar Prebentzio eta Sokorria diploma ukan behar du (BSB formakuntzaren barnean sartzen da).