Uretako segurtasun eta salbamenduko Estatuko brebeta (BNSSA) duena arduratzen da baimendutako bainuetan segurtasuna bermatzeaz, eta kasu batzuetan ordainduz diren igeriketa zentroetan ere bai.
Informazio bilkura 2020ko irailaren 25ean, ostiralarekin, 19:00etan, Elkarteen Etxean (Darrichon karrika).
BNSSA pasatzeko beharrezkoa da PSE 1 diploma eta gutxienez 17 urte ukatea. Aldiz diploma 18 urte eskuratzean edo hautagaia emantzipatzean eskuratzen da.
Informazio gehiagorako eta zure dozierra osatzeko, René DUBES kontakta dezakezu: 06 20 78 01 59.
Salbamendu ibilbidea (100m) gehienez 2 minutu eta 40 segundotan egin behar da
- Igerilekuaren ertz batetik edo abiatze zutoin batetik abiatzea, 25 metro igeriketa librean;
- 25 metroko bi ibilbide, bakoitzak 15 metroko murgiltzea du ibilbide definitu batean, hautagaiak ezin du deus atxiki,
- ahatearen teknikarekin urperatzea, 1,80 eta 3,70 metro arteko sakoneran den manikia atzeman;
- azkenik hautagaiak manikia atera behar du eta 25 metroz garraiatu, aurpegia uretatik kanpo atxikiz.
Salbamendu ibilbidea (250m) gehienez 4 minutu eta 20 segundotan egin behar da
- Probaren abiatzean, hautagaiak ekipamendua ezarri behar du uretan edo uretatik kanpo;
- 200 metro igeri, ur hegalak, maska eta aire tutua jantzirik, bihurgune bakoitzean murrua hunkituz. Ibilbide horren ondotik, uretan murgildu behar du igerilekuaren bazterretik gehienez 5 metrora den manikia atzemateko. 1,80 eta 3,70 metro arteko sakoneran da gehienez.
- Hautagaiak manikia igo beharko du 5 metroko gunera. Ibilbidea manikiarekin segitu behar du. Bihurgunean eta arribatzean beharrezkoa da igerilekuaren (25 metrokoa) ertza hunkitzea;
Zailtasunetan den pertsona laguntzea (short bat et tee shirta bat jantzita)
Proba honetan pertsona bati lagundu behar zaio uretan, fase hauek gaindituz:
- larrialdi itxura egiten duen pertsona bat salbatzea, ertzetik 15 metro eta 25 metro artean kokatzen dena;
- biktimak salbatzailea atxikitzen du partez, egoeratik atera direlarik, salbatzaileak biktima lurrerantz garraiatzen du segurtasunez, ibilbidean zehar salbatzaileak biktima lasaitzen du;
- salbatzaileak biktima uretatik ateratzen du eskailerarik edo beste materialik erabili gabe;
- biktima segurtasunean delarik, hautagaiak bere funtzio bitalak segurtatzen ditu eta ondotik bere desmartxa azaltzen du.
Test bat gai hauen inguruan:
- Sorospena;
- Segurtasunaren eta uretako salbamenduaren aspektu juridikoak eta arauak;
- Bainu eremuen antolaketa eta segurtasunari buruzko testuak;
- Sokorri gune baten seinalatzea;
- Bainu eremuen eta laguntzen seinalatzea;
- Balizaz markatzea;
- Itsasbazterrean ontzien gidatzeari eta uretako kirolen praktikari buruzko araudiak
- Sokorrien antolaketa;
- Sokorri guneen antolatzeko eta aktibatzeko materiala;
- Alerta emateko moduen obratzea;
- Informazio metereologikoaren ezagutza eta hedapena;
- Zaintza eremuko obserbaketa, gertakarien azaltzea, sokorri guneko alerta modalitateak;
- Sokorri egitura publikoen antolaketa ezagutzea, istripu baten aitzinean ukan beharreko jarrera;
- Kontserbazio neurriak;
- Larrialdietako lehen sorospenak;
- Sokorri publikoen abisatzea;
Baliabide gehiago mobilizatzea.
Iraupena: 8 orenez araudia + 30-90 orenez igeriketa
B.N.S.S.A duenak eta bere iraupena luzatu nahi duenak bost urtero berrikuspen bat egin beharko du.
290€ uretako formakuntzarentzat bakarrik
30, 80 edo 160€-ko beherapenak egiten dira PSE 1, PSE 2 eta SSAL formakuntzak ere egiten badira.
BNSSA pasatzeko toki bat erreserbatu nahi baduzu, loturik den txostena beteta ekarri behar du 2020ko irailaren 25ean 19:00etan Miarritzeko Elkarteen Etxean (Darrichon karrika) eginen den informazio bilkurara.