ELKARTEA
Biarritz Sauvetage Côtier
KLUBAREN HISTORIA
Jatorria
BSC kirol salbamendua praktikatzen duen kluba da, Frantziako Salbamendu eta Sorospen Federazioaren parte dena. 1995ean sortu zen Miarritzen, euskal kostako hirian, Pirinio Atlantikoetan.
Klubeko kide sokorritzaileen gaitasun fisiko eta tekniko handiak usu azpimarratzen dira udan Miarritzeko hondartzak zaintzen dituzten salbatzaile profesionalen prestaketa ikastaroetan.
2001ean, elkarteak gaur egun duen izena hartu, eta bere helburu nagusia finkatu zuen: kirol salbamendua garatzea. Horretarako, erabaki zen elkartea sortzea:
- Kirol salbamendua praktikatzeko (itsasoan edo igerilekuan),
- Lehen sorospenen eta itsas sokorrien inguruan formatzeko,
- Kirol eta kultur gertakarietarako sokorri taldeak mobilizatzeko.
BSC kirol salbamendua praktikatzen duen kluba da, Frantziako Salbamendu eta Sorospen Federazioaren parte dena. 1995ean sortu zen Miarritzen, euskal kostako hirian, Pirinio Atlantikoetan. Klubeko kide sokorritzaileen gaitasun fisiko eta tekniko handiak usu azpimarratzen dira udan Miarritzeko hondartzak zaintzen dituzten salbatzaile profesionalen prestaketa ikastaroetan.
Paraleloki, herritarrak lehen sorospenen inguruan formatu nahi ditugunez, Prebentzio eta Sokorri formakuntzak (PSC1) sortu genituen publiko osoarentzat. 2005etik, lehen sorospen jestuak hedatzen laguntzeko, sokorri formatzaile ere bilaka zaitezke.
KIROL ARLOKO GARAPENA,
sorospen eskaintzarekin batera
Frantzia mailan kirol salbamenduak garrantzia handia hartu zuen eta aktiboki garatu zen, batez ere Frantziako Salbamendu eta Sorospen Federazioaren bidez. Akitaniako kostaldean, hainbat elkarte sortu ziren.
2004an, Italian iragan zen munduko txapelketatik itzultzean, klubak, bere lehen surfboat-a erosi zuen.
2006an, Frantzia mailako Kosta Salbamendu txapelketak Miarritzen egin ziren.
2007az geroztik, BSC elkarteak formatzen ditu (eta ez gehiago suhiltzaileek) Miarritzeko hondartzetan lan eginen duten sokorritzaileak. Hona hemen prestakuntza ikastaroaren laburpena.
2010etik eta kluben Frantzia mailako sailkapena egiten denetik, Biarritz Sauvetage Côtier kluba lehen 6 klubetan sailkatua da beti, eliteko estatusa lortuz.
Jadanik salbamenduaren kirol arloan aitzindari eta sokorri formakuntzan aktibo zelarik, elkarteko bulegoko kideek erabaki zuten hirugarren ardatz bat garatzea: sokorri zerbitzua. Orduan, BSC-k lehen anbulantzia bat erosi zuen Euskal Kostako kultur edo kirol gertakarietan sokorri postu zerbitzua eskaintzeko.
2012an, uretako kirolen zinezko zaleak ziren BSC-ko Waterman-ek Bodysurfa garatu nahi zuten. Orduan kluba Frantziako Surf Federazioan sartu zen.
2013an, lurraldeko eskaera kopuru altua ikusirik, elkarteak bigarren anbulantzia bat erosi zuen. Urte berean, klubak Frantziako txapelketa irabazi zuen Hosegorren eta ondoko lau urteetan, 2017ra arte, txapeldun izaten segitu zuen.
Sorospenari dagokionez, Biarritz Sauvetage Côtier-k Uretako Salbatzaile-sokorritzaile diploma berriaren edukia lantzen parte hartu zuen. Eta 2015eko apirilean, diploma hori banatzen zuen Frantziako lehen erakundea bilakatu zen.
2016ko Aussies Australiako txapelketa nazionalean, Miarritzeko surfboat taldeak – bere presidentea den Manu IMMIGek gidaturik – 3. postua lortu zuen.
Denbora berean, elkarteak bere ontzidia berritu eta hirugarren anbulantzia bat erosi zuen.
2018an, elkarteko buruek erabaki zuten klubaren biltegia berrantolatzea eta bi espazio ezberdin kudeatzea: alde batetik formakuntzetako materiala eta bestetik sokorri zerbitzukoa. Bestalde, muskulaziorako eta crosstrainingerako espazio bat sortu zuten kirolarien prestakuntza fisiko orokorra egiteko.
2019an, 7-77 urte bitarteko 1000 lizentziadun ditugu klubean, arlo ezberdinetan engaiatuak eta gure elkartearen osasuna eta dinamismoa bermatzen dituztenak:
- Publiko zabal batek kirola segurtasunez praktikatzen ikasten du,
- Atletek goi-mailako kirol erakustaldiak egiten dituzte,
- Ezagutuak diren formatzaileek urtean 88 formakuntza proposatzen dituzte,
- 95 sokorritzailek 3430 orduz borondatezko lana egiten dute, 53 gertakaritan segurtasuna bermatzeko.
2019ko udan, klubak 20 surfski erosi zituen, kirol hori garatzeko asmoz, lehiatzaile gutxik parte hartzen baitute surfski frogan.
2020. urtea osasun krisi globalak markatu zuen, baina kluba egokitu eta errebotea egin ahal izan du, kirol entrenamenduen, lehen sorospenen entrenamenduen jarraipena eta tokiko egituretarako laguntza operatiboa jarraitzeko.
Kide guztien parte hartzeari esker eta Miarritzeko Herriko Etxearen laguntzarekin, klubak bere anbizioen heineko baliabideak lortu ditu.
TALDEA
Elkartearen estatutuak
1901eko uztailaren 1eko legearen araberako elkartea da BSC, Baionako suprefekturan deklaratua. Azken estatutuak 2013an onartu ditugu.
Klubaren funtzionamendua
Elkarteko kideek 4 urtero (hurrengo hauteskundeak 2020ko urrian) 20 kide hautatzen dituzte gehienez, denak boluntarioak, elkartea gidatzeko eta haiek ordezkatzeko. Kide horiek ondotik Bulego bat hautatzen dute, Lehendakari batek, Diruzain batek eta Idazkari batek osatua eta 2 lehendakariordek eta idazkariorde batek lagundurik.
Elkartearen neurria eta bere aktibitateak ikusirik, bulegoak 2004ko uztailaren 1etik hainbat langile enplegatu ditu. Gaur egun bederatzi langile dira: hiru administrazioan eta sei kirol heziketan.
Xehetasun gehiago nahi baduzu, Langileak edo Laguntzaileak ataletan atzemanen duzu.
Oroitu: langile horiek elkarteko e-mail helbidea dute: izena.deitura@biarritzsauvetagecotier.com
Organigrama
LAGUNTZAILEAK
Hemen aipatzen ditugun pertsonak laguntzaileak dira. Milesker ulertzeagatik.
Elkarteko kide bat kontaktatu nahi duzu?
Idatziozu: izena.deitura@biarritzsauvetagecotier.com
BNSSA formakuntza
Uretako formakuntzaren arduradunak: René DUBES eta Daniel SCHLIENGER
Maryse DUBES eta Monique SCHLIENGERren laguntzarekin
Kontaktua: bnssa@biarritzsauvetagecotier.com edo 06.20.78.01.59
ADMINISTRAZIO KONTSEILUA
Organigrama
Kideak
Hemen dituzue administrazio kontseiluko kideak.
LANGILEAK
Hemen aipatzen ditugun pertsona guztiak langileak dira (lehendakaria salbu).
Organigrama
Funtzioak
Administrazio langileak
Mika – Kirol salbamendu klubeko zuzendaria
- Giza baliabideen kudeaketa
- Aurrekontu kudeaketa
- Prentsarekiko eta instituzioekiko harremanak (kolektibitateak, barne-antolaketa)
- Egituraren garapenaren arduraduna
Clément – Segurtasun zibileko jardueren arduraduna
- Pedagogia arduraduna (materialaren, azpiegituren, formatzaileen eta formakuntzetako kideen kudeaketa)
- Sokorri zerbitzuen kudeaketa (materiala, azpiegiturak eta sokorritzaile boluntarioak)
- SST proiektuaren garapena (Salbatzaile Sokorritzaileak Lanean)
- “Lizentziadun 1 = sokorritzaile 1” proiektuaren arduraduna
- Formatzaileen formazioa gidatzea (PSC, PS edo SSA).
Clément – Segurtasun zibileko jardueren arduraduna
- Pedagogia arduraduna (materialaren, azpiegituren, formatzaileen eta formakuntzetako kideen kudeaketa)
- Sokorri zerbitzuen kudeaketa (materiala, azpiegiturak eta sokorritzaile boluntarioak)
- SST proiektuaren garapena (Salbatzaile Sokorritzaileak Lanean)
- “Lizentziadun 1 = sokorritzaile 1” proiektuaren arduraduna
- Formatzaileen formazioa gidatzea (PSC, PS edo SSA).
Alexandra – Kirol salbamendu klubeko idazkaria
- Administrazio idazkaritza orokorra (kirolari, formakuntzari, sokorriei, Administrazio Kontseiluari, barne-sareari, boluntarioei edo langileei loturiko eskaerak errezibitzea eta orientatzea)
- Salbatzaileen Eskola Nazionaleko izen emateen kudeaketa
- Sokorri iniziazioen administrazio kudeaketa
- Webgunearen eta sare sozialen kudeaketa
- Lehiaketen administrazio kudeaketa
Kirol hezitzaileak
Seb – Kirol zuzendaria
- Salbamendu eskolako jardueren kudeaketa
- Prestaketa fisiko orokorreko (PPG) saioen kudeaketa
- Heldu taldeen pedagogia eta teknika arduraduna (Deskubritzea 5, Hobekuntza 4 eta Aitzinatua 3);
- Kirol politiken arduraduna
- Jean Rostand kolegioko kirol saileko koordinatzailea
- SSA formakuntzen kudeaketa
- Formatzaileen formakuntzen kudeaketa (PSC, PS edo SSA).
John – Hezitzailea
- Salbamendu eskolako jardueren kudeaketa
- Lehiaketako taldeen pedagogia eta teknika arduraduna (Aitzinatua 1 & 2, Aditua 1 & 2);
- Jean Rostan kolegioko kirol saileko 6.en, 5.en, 4. eta 3.en ardura
- Iniziazioen kudeaketa, besteak beste “Haurra eta ozeanoa” proiektua
- Bodysurf aktibitateetako pedagogia eta teknika arduraduna
- SSA formakuntzen kudeaketa
Sven – Hezitzailea
- Salbamendu eskolako jardueren kudeaketa
- Deskubritze mailako 1, 2A, 3A, 3B taldeen pedagogia eta teknika arduraduna
- Jean Rostand kolegioko kirol saileko 6.en eta 5.en ardura
- Iniziazioen kudeaketa, besteak beste “Haurra eta ozeanoa” proiektua
- SSA formakuntzen kudeaketa
Thomas – Hezitzailea
- Salbamendu eskolako jardueren kudeaketa
- Deskubritze mailako 4 A & B eta Hobekuntza mailako 1,2 & 3 taldeen pedagogia eta teknika arduraduna
- Jean Rostand kolegioko kirol saileko 6.en eta 5.en ardura
- Iniziazioen kudeaketa, besteak beste “Haurra eta ozeanoa” proiektua
Thaïs – Hezitzailea
- Salbamendu eskolako jardueren kudeaketa
- Deskubritze mailako 2B taldearen pedagogia eta teknika arduraduna
- Iniziazioen kudeaketa, besteak beste “Haurra eta ozeanoa” proiektua
SARIKETAK
Miarriztarrek lehiaketetako adin kategoria guztietan parte hartzen dute.
Gaitasun anitz dituztenez, kirol salbamenduko arlo guztietan aritzen dira: ur gezan, itsasoan, surfboat, distantzia luzekoa…
Klubak geroz eta sari gehiago irabazten ditu. Hemen dituzue emaitza nagusiak :