ESKOLAK / ELKARTEAK

Itsas salbamendua denontzat egokia den kirola da.

Biarritz Sauvetage Côtier klubari esker, salbamendu profesionaletik inspiratutako uretako kirol hori deskubrituko duzue tailer ludikoen bidez. Ongi pasatuz ikastea, hori da gure helburua.

Salbatzaile ikasleek Miarritzeko itsaso ingurunea ezagutuko dute eta salbamendu eta sokorri materiala deskubrituko dute (taula, flotagailua, soka…). Aldi berean, ingurumenaren eta itsasoko arriskuen inguruko sentsibilizazioa eginen dugu.

Bi hitzez: talde izpiritua eta umore ona!

Kostaldeko erreskateen hastapena
Irakatsiko diren gaitasunak
  • Aintzira bat aztertu,
  • Uretan segurtasunez sartu,
  • Ingurua behatzen eta zaintzen ikasi (besteak zaindu),
  • Salbamenduko materiala ezagutu:
    • Salbamendu taula
    • Flotagailua
    • Soka
Salbamendu teknikak ikastea
  • Salbamendu taula gainean arraun egin
  • Flotagailuarekin igeri egin
  • Biktima bat garraiatu salbamendu taularen laguntzaz
  • Biktima bat garraiatu flotagailuaren laguntzaz
  • Biktima bat edo gehiago garraiatu sokaren laguntzaz (itsasoaren eta kopuruaren arabera)
Ingurumenari buruzko animazio pedagogikoak

Haurrak biharko herritarrak direnez, ingurumenaren hauskortasunari buruz sentsibilizatu nahi ditugu, eta bereziki, gure joko-zelai den ozeanoaren inguruan.

Miarritzeko hiriko salbatzaileak formatzen ditugunez, guretzat garrantzitsua da gazteei ukan beharreko jarrerak erakustea, hondartzetan portaera egokia izan dezaten eta segurtasun osoz bainatu daitezen.

Horretarako hainbat tailer antolatzen ditugu:

  • Haizea, uhinak eta korronteak ulertzea,
  • Hondakinek eragindako kalteak eta ondorioz bereizketa egiteko zikinontzien beharra ezagutzea,
  • Banderak eta haien esanahia deszifratzea
Lehen sorospenari buruzko iniziazioak

Segurtasun zibileko gure elkarteak aukera du hainbat aktibitate proposatzeko; izan kirol jarduerak edo lehen sorospenen irakaspenak/iniziazioak, bai naturan, bai gela batean.

Irakasten ditugun gaitasunak:

  • Abisua
  • Itotzearen heinak
  • Kontzientzia hartzea
  • Arnasa kontrolatzea
  • Saiheskako segurtasun posizioa (P.L.S)
  • Desfibrilagailua
  • Bulta txarra, zorabioa

Aisialdi zentroak, eskolako ateraldiak, gazteria eta kirol zerbitzuak, tokiko kolektibitateak, gazteen etxeak, kirol edo kultur taldeak… Ez duda eta sar gurekin harremanetan 05.59.24.39.52 zenbakian edo administratif@biarritzsauvetagecotier.com helbidean.
Zuen proiektua aztertuko dugu.