Lehen sorospenak taldean 2.maila
diplomaren formakuntza jarrikia
Biarritz Sauvetage Côtier

PSE formakuntza jarrikia urtero egitea beharrezkoa da PSE2 diplomadun guztientzat, izan ere PSE1 behar da PSE 2ri loturiko funtzioetan lan egiteko.

PSE 2 formakuntza jarraikia irekia da PSE 2 duen pertsona orori (edo CFAPSE, BNS erreanimazioa), bere ezagutzak eta teknikak berrikusi nahi baditu eta beste urte batez bere diploma mantendu nahi badu.

PSE 2 formakuntza jarrikia urtero egitea beharrezkoa da PSE2 diplomadun guztientzat, izan ere PSE2 behar da PSE 2ri loturiko funtzioetan lan egiteko.

Iraupena: 6 oren gutxienez

  • Ezagutza pedagogiko zein teknikoak mantentzea;
  • Ezagutzen berritzea eta hobetzea;
  • Teknika berriak ikastea

Formakuntzaren bost urteko planak (2000ko maiatzaren 24ko erabakia) finkatzen ditu PSE 2-ko aipagaiak:

    1. Sokorritzaile-taldekidea
    2. Higienea eta asepsia
    3. Bilanak
    4. Egoera bakoitzaren arriskuak
    5. Eritasun bereziak
    6. Sufrimendu psikikoak eta ezohiko portaerak
    7. Loturak eta hesgailuak
    8. Immobilizazioak
    9. Altxatzeak
    10. Esku-ohean eramatea eta garraioa
    11. Biktima anitz diren egoerak
    12. Sintesia

Formakuntza osoan zehar, ebaluatzen dira :

  • Berrikusitako tekniken menperatzea;
  • Teknika eta ezagutza berriak barneratzea.

Formakuntza jarraikiaren ondotik bilan bat egiten da, erabakitzeko parte hartzaileak PSE 2 formakuntza jarraikia gainditu duenez. Ez bada balidatzen, diploma honi dagozkion funtzioak betetzeko ezintasuna ezartzen da denbora batez, eta ezagutzak berriz landu behar dira, ebaluazioa lortu arte. Onartutako hautagaiek PSE 2 formakuntza jarraikiaren ziurtagiria jasoko dute

70€

Izena eman