Gobernuko iragarpenen, Biarritzeko Hiriaren eta elkarteko eta FFSSeko buruen eta formatzaileen lanari esker, gure salbatzaileen formakuntzak aitzina segi dezake.
2020ko urri bukaeran hasi zen bigarren konfinamendutik, gobernuak baimena eman digu profesionalizaziora zuzenduak ziren formakuntzak mantentzeko, izan hasiberrienak izan jarraipenak, sokorriari edo uretako salbamenduari buruz; xedea izanik gure gaitasun operazionalak ez murriztea.
Elkarteko buruek behar ziren urratsak eman dituzte Biarritzeko Herriko Etxean, hiriko igerilekua eta Elkarteen Etxeko formakuntza gelak baliatu ahal izateko, salbuespenezko publikoengandik.
Segurtasun zibileko sokorritzaile gisa kontsideratuak dira kide hauek:
- Uretako Segurtasun eta Salbamenduko Estatuko Brebeta lortzeko formakuntzan direnak;
- edo prefetaren baimena dutenak (BPJEPS AAN edo BNSSA dutenak…).
- Sorospen formakuntzak
2020.urtea 3 PSE formakuntza jarraikirekin bukatu genuen abenduaren 30ean: 28 hautagaiek haien gaitasunak eguneratu zituzten.
2021eko urtarrilean, elkartea mobilizatu zen Lehen Sorospenetan 30 formatzaile berri formatzeko, eta horietarik 14 BPJEPS AAN ikastaldian Euskal Kirol Akademian (BSCren partaidea).
Lehen Sorospenetako 18 formatzailek ere urteroko formakuntza egin dute hilabetea bukatu aitzin.
Abendutik otsailera, eskola oporretan edo asteburutan, gure BNSSA ikasleek segitu beharreko sorospen formakuntza ez dugu eten. 5 ebaluazio saioren ondotik, 68 ikaslek PSE1 diploma errezibitu dute, eta beste 4 saioren bidez, 54 kide 2.mailara pasa dira.
85 tituludunek lehen sorospen trebetasunak berriro trebatu ahal izan zituzten PSE etengabeko prestakuntza egunean.
- Uretako formakuntzak
Biarritzeko Hiriko Igerilekuan iragan dira, astelehen, asteazken eta larunbatetan, Maryse eta René DUBESek zaindurik. Astean hiru entrenamendu eginez prestatu dira BNSSA pasatu edo berritu behar zutenak eta 4 ebaluazio saioren bidez:
- 54 kidek BNSSA diploma lortu dute,
- 20 kidek BNSSA diploma berritu dute (5 urterako balio du).
- “Publiko zabalarentzako” formakuntzak
“Publiko zabalarentzatko” formakuntzak (Salbatzen duten jestuak, PSC 1…) debekatuak dira. Haatik, formakuntza profesionalari jarraikitasuna emateko, PSC 1 proposa daiteke:
- formakuntza profesionalaren karietara (taxi-gidariak, haurtzainak, aisialdi zentroetako arduradunak…),
- kolegio eta lizeoetan
- herritar zerbitzuko boluntarioei
Beraz, 2021.urtea hasi denetik, 53 profesionalek pasa ahal izan dute PSC 1 diploma Biarritz Sauvetage Côtierekin.
Biarritzeko Herriko Etxea eskertu nahi genuke, igerilekuko entrenamenduak, formakuntza profesionalak (PSE 1 eta 2, PSC1, BNSSA) eta gaitasun profesionalak (FC PSE, BNSSA berritzea) mantentzea baimendu digutelako.
Zuek ere formakuntza bat egin nahi baduzue Biarritz Sauvetage Côtier-rekin, gure webgunean atzemanen duzue informazio gehiago: https://www.biarritz-sauvetage-cotier.com/eu/izena-eman/