FORMATZAILEA LEHEN SOROSPENETAN
(PIC diplomaduna)
Biarritz Sauvetage Côtier

Lehen sorospenen arloan formatzaile izateko formakuntza irekia da segurtasun zibileko erakunde publiko edo elkarte batean boluntario edo langile gisa aritu nahi duen eta PAE eta PSE 2 diplomak dituen pertsona orori.

CPF: 237319

Lehen sorospenen arloan formatzaile izateko formakuntza irekia da adinez nagusi den, PSE 2 eta PAE diplomak dituen eta segurtasun zibileko erakunde publiko edo elkarte batean formatzaile izan nahi duen pertsona orori. Diploma horrekin, formakuntza hauek irakatsi daitezke:  PSC1, PSE1, PSE2 eta dagozkien formakuntza jarraikiak.

Parte-hartzaileek egiazki inplikatzeko gai izan behar dute eta zinez motibazioa ukan behar dute: Parte-hartze aktiboa, lana klaseen ondotik… Formatzaile gisa ere ardura handia izanen du.

Formakuntzaren bukaeran, parte hartzailea gai da formakuntza sekuentzia bat antolatzeko, gai da jarrera eta jestu egokiak egiteko, azaltzeko eta justifikatzeko PSE 1 eta PSE 2 formakuntzetan, sekuentzia bat animatzeko beharrezkoak diren teknika pedagogikoak erabiltzeko eta parte hartzaileen ebaluazioa egiteko.

Formakuntza hamasei gaitasunetan zatitua da, horrela, egoera ezberdin nagusiak lantzen ahal ditugu.

Iraupena: 36 oren gutxienez

Formakuntza osoan zehar, parte hartzaileak ebaluatzen dira egoera errealak irudikatuz. Talde pedagogikoak eguneroko segipena egiten du. Beharrezkoak diren 16 gaitasunak gutxienez behin lortuak izan behar dira, talde pedagogikoak baieztatuak. 1, 2.2, 2.3 eta 4 gaitasunak bi aldiz balidatu behar dira.

Formakuntzaren bukaeran, Polizia Prefekturak hautaturiko epaimahai batek ebaluatuko ditu parte hartzaileak, gai diren edo ez erabakiko du.

Kasu, PS formatzaile diplomarekin lan egiteko, urtero berritzea beharrezkoa da => Ikus PS formatzaile izateko formakuntza jarraikia

450 €

Izena eman