Biarritz Sauvetage Côtier-en bidez, ikasturte osoan zehar Biarritzeko Jean Rostand kolegioko kirol sailean diren ikasle batzuek kirol salbamendu ikastaroa segi dezakete.
2020ko irailetik, 22 gaztek parte hartu dute lankidetza honen baitan:
- eko 6 ikaslek
- eko 10 ikaslek
- eko 6 ikaslek
Arratsaldetan izaten dira entrenamenduak:
- ean eta 5.ean diren 16 kirolariek ordutegi egokituak dituzte astelehen eta ostegunetan, Sven Baze eta Thomas Russorekin
- ek astearte eta ostiraletan dituzte entrenamenduak Jonathan Despergersekin.
Nahiz eta joan den azaroan gobernuak iragarritako neurrien arabera, adin txikikoen kirol jarduerak eten behar ziren, kirol saileko jarduerak segitzeko aukera izan dugu. Bestalde, publikoari inposaturiko mugak ikusirik, Biarritzeko Hiriaren laguntzarekin, Klubak igerileku saioak proposatu ditu (itsasoan egin ordez). 2020-2021 ikasturte honetan ikasleek parada izan dute igeriketa teknika hobetzeko eta kirol jarduera batekin segitzeko.
2021eko urtarriletik aitzina, berriz itsasora itzuli dira entrenamenduak eta gure salbatzaile gazteak poztu dira.
2021eko sartzea
Biarritzeko Jean Rostand kolegioko kirol salbamendu sailean 2021eko irailan sartzeko hautagaitzak irekiak dira.
1/ Hautagaitza aurkezteko baldintzak:
- Ikasketetan emaitza onak aurkeztea,
- 64 departamenduko formakuntza klubean lizentzia izatea, eta erregularki entrenatzea.
2/ Hautagaitza nola osatu:
- Aurtengo eskola edo nota fitxak,
- Haurraren motibazio gutun bat,
- Hautagaitza dozier betea.
Osatu beharko duzuen hautagaitza dozierra apirilaren 7an, asteazkena, banatuko dizue Michael MATHEk, kontsigna guziekin.
3/ Prozeduraren nondik norakoak
Dozierra e-mail bidez galde dezakezue, Mikari idatziz, directeur@biarritzsauvetagecotier.com 2021eko apirilaren 5a aitzin.
Ondotik 64 Salbamendu eta Sokorri Komiteak proposatuko dizkio hautagaitzak kolegioari.
Kolegioak hautagaitzak errefusatzen ahal ditu eskolako emaitzak eskasak badira.
Komiteak hautagaitzak errefusatzen ahal ditu kirol maila eskasa bada.