SOKORRI GUNEAK
Biarritz Sauvetage Côtier
GERTAKARI ANTOLATZAILEENTZAT
Aurreikusitako sokorri dispositiboa
Publikoa errezibitzen duen edozein kultur edo kirol gertakari, azoka, elgarretaratze edo kontzertutan beharrezkoa da Sokorri dispositibo bat izatea (DPS). Gure helburuak publikoaren segurtasuna bermatzea eta/edo gertakarian parte hartzen duten eragileen zaintzaz arduratzea dira.
Dispositiboari esker, biktima bat lehen momentutik lagun dezakegu lehen sorospenak aplikatuz eta medikuen esku hartzea lasterrago eginez. Aldi berean, sokorri egiturek (anbulantziak, larrialdiak…) hain grabeak ez diren interbentzioak saihestuko dituzte, horrela libreago izanez kasu larriagotarako.
4 sokorri zerbitzu mota ditugu
- Alerta eta lehen sorospen puntua. Proposatzen dugun zerbitzurik txikiena da, 2 sokorritzailez osatua da eta egokia da publiko gutxi errezibitzen duten gertakarietarako.
- Hedadura txikiko sokorri dispositiboa (edo DPS-PE): 4 eta 12 sokorritzaile artean ditu.
- Hedadura ertaineko sokorri dispositiboa (edo DPS-ME): 12 eta 36 sokorritzaile artean ditu. 3 DPS-PE balira bezala da.
- Hedadura handiko sokorri dispositiboa (edo DPS-GE): 36 pertsonako dispositiboa da eta hauek 4 postutan banatuak dira, tokien arabera edo bakoitzak funtzio berezi bat hartuz.
Aurrekontu bat galdetu
Zuen beharrak aztertuko ditugu gertakariaren ezaugarriak kontuan hartuz. Sokorri gunearen neurria kalkulatzeko, Barne Ministerioaren ebaluazio taulan oinarritzen gara. Hainbat irizpide hartzen ditu kontuan:
- Gertakaria iraganen den gunearen irisgarritasuna,
- Jende kopurua eta haien jarrera,
- Sokorri publikoak iristeko epea.
Otoi, ondoko informazioa bete ezazue, guk aurrekontu bat diseinatzeko eta ondotik zuekin harremanetan sartzeko.
Konfiantza egin digute
Biarritz Sauvetage Côtier klubeko sokorritzaileok tokiko eragile anitzekin lan egiten dugu, sokorri gune txiki edo handiak ezartzeko momentuan, konfiantza egiten digute urtero:
Adibidez: Biarritz Olympique Pays Basque (etxean egiten dituzten partidetan), Biarritz Evenement (Casetas de Biarritz, Wheels&waves, Biarritz en été), baita Frantziako surf, futbol eta errugbi federazioak.
Informazio gehiago nahi baldin baduzue, sokorri zerbitzuen arduraduna kontakta dezakezue
David email bidez: david.langotinberg@biarritzsauvetagecotier.com
SOKORRITZAILE BOLUNTARIOA IZAN
Biarritz Sauvetage Côtier klubean sokorritzaile aktibo izanez, eskualdeko gertakarien bihotzean den elkarte batean parte hartuko duzu.
Izan ere, anitz lan egiten dugu Miarritzeko gertakari nagusietan, besteak beste, Casetas de Biarritz, Biarritz en été musika festibala, Wheels&Waves, baina baita eskualde osoko kirol gertakari garrantzitsuetan ere: Biarritz Olympique errugbi taldeak Miarritzen jokatzen duelarik, Frantziako Skate txapelketa, Mundu mailako Longboard txapelketa, U19 Mundu mailako futbol txapelketa.
Gehienetan, asteburuetan egiten dugu sokorri lana, eta gutxi batzuetan astean zehar. Orduan, lana eta ikasketak ez dira oztopo izaten, gure sokorritzaileek ere bestelako lan edo ikasketak baitituzte.
Ez duzu salbamendu diplomarik bihar gure taldean sartzeko, izan ere, PSE1 eta PSE2 formakuntzak eskainiko dizkizugu zure engaiamendu boluntarioaren truke.
Zein dira baldintzak? 16 urte beteak izatea, egoera fisiko ona izatea (mediku baten agiria galdetzen dugu), motibatua eta seriosa izatea.
Gure elkarteari esker, gaitasun berriak garatuko dituzu eta ardura gehiago hartuko formakuntza federalen bidez.
- Ikastarogile, PSC1 titulua baldin baduzu
- Sokorritzaile, PSE1 titulua baldin baduzu
- Sokorri taldekide PSE2 titulua baldin baduzu
- Kudeaketako langile (talde arduraduna, postu, logistika, transmisio arduraduna)
- Formatzaile (PSC, PSE…)
Misioak ongi betetzeko gisan, gure sokorritzaile kideei materiala proposatzen diegu:
- Etengabeko formakuntza, ikastaro gehigarri eta berezitu aberasgarriak, mailarik onena atxikitzeko.
- Larrialdietarako sokorri materiala (normetan).
- Segurtasun zibileko arauak betetzen dituen interbentzio jantzia.
- Dokumentazio eta komunikazio tresnak (mediateka, Internet sarbidea, elkarrizketa foroak).
Ekintzaren bidez, salbamenduko teknikak ikasiko dituzu profesionalekin batera, eta gainera, herritar zerbitzu bat eskainiko duzu.
Besteen zerbitzuko jarduera baliotsu bat egin nahi baduzu, jendearekin kontaktuan izanez, engaiatu zaitez: bizitzak babestu eta salbatu!
Sokorritzaile boluntario izan nahi baduzu, Clément kontakta dezakezu postedesecours@biarritzsauvetagecotier.com
GURE BALIABIDEAK