SOROSPENA
Biarritz Sauvetage Côtier

PSC1: Herritar Prebentzioa eta Sokorria 1.maila

Segurtasun zibileko herritarra” izendatua den pertsona gai da biktima eta lekukoak babesteko lehen sorospenak egiteko, larrialdi zerbitzuak abisatzeko, biktimaren egoeraren larriagotzea saihesteko eta bere osotasun fisikoa babesteko larrialdi zerbitzuak iritsi arte.

CPF: 236186

PSC 1 formakuntza deneri irekia da (10 urtetik aitzina). Egoera arriskutsu batean ukan beharreko jarrera eta ezagutzak barneratzeko balio du, norbera babesteko eta besteak laguntzeko.

65 € airea emateko sakelako maska bat eskainia

Gehiago ikasi

PSE1 : Lehen sorospenak taldean 1.maila

Arriskuak aurreikusi, norberaren eta ingurukoen segurtasuna bermatu, istripu edo arrisku fisiko baten aitzinean jarduera egokia ukan, lehen sorospenetako materialarekin edo gabe, bakarrik edo antolatua den talde batean, autoritate publikoen agindupean.

CPF: 236482

PSE 1 formakuntza irekia da segurtasun zibileko erakunde publiko edo elkarte batean boluntario edo langile gisa aritu nahi duen orori. PSC 1 edo SST diplomen osagarria da, ezagutza berriak eta kasu konkretu anitzen praktika ekartzen baititu. 16 urtetik gora ukan behar dira formakuntza honetan parte hartzeko.

220€ airea emateko sakelako maska bat eskainia

Liburuxka bat proposatzen da 15€-tan

Gehiago ikasi

PSE2 : Lehen sorospenak taldean 2.maila

Arriskuak aurreikusi, norberaren eta ingurukoen segurtasuna bermatu, istripu edo arrisku fisiko baten aitzinean jarduera egokia ukan, lehen sorospenetako materialarekin edo gabe, bakarrik edo antolatua den talde batean, autoritate publikoen agindupean.

PSE 2 formakuntza irekia da segurtasun zibileko erakunde publiko edo elkarte batean boluntario edo langile gisa aritu nahi duen orori.

220€ airea emateko sakelako maska bat eskainia

Liburuxka bat proposatzen da 15€-tan

Gehiago ikasi

Herritar Prebentzio eta Sokorrian formatzaile izan

Herritar Prebentzio eta Sokorrian formatzaile izateko formakuntza irekia da segurtasun zibileko erakunde publiko edo elkarte batean boluntario edo langile gisa aritu nahi duen eta gehienez 3 urteko PSC diploma duen pertsona orori.

CPF: 235505

Formakuntza honen barnean sartzen da “Hastapeneko Pedagogia Komuna” eta PSC 1 formakuntzetan irakastea ahalbidetzen du.

550€ airea emateko sakelako maska bat eskainia

Gehiago ikasi

Formatzailea lehen sorospenetan

(PIC diplomaduna)

Lehen sorospenen arloan formatzaile izateko formakuntza irekia da segurtasun zibileko erakunde publiko edo elkarte batean boluntario edo langile gisa aritu nahi duen eta PAE eta PSE 2 diplomak dituen pertsona orori.

CPF: 237319

Lehen sorospenen arloan formatzaile izateko formakuntza irekia da adinez nagusi den, PSE 2 eta PAE diplomak dituen eta segurtasun zibileko erakunde publiko edo elkarte batean formatzaile izan nahi duen pertsona orori. Diploma horrekin, formakuntza hauek irakatsi daitezke:  PSC1, PSE1, PSE2 eta dagozkien formakuntza jarraikiak.

Parte-hartzaileek egiazki inplikatzeko gai izan behar dute eta zinez motibazioa ukan behar dute: Parte-hartze aktiboa, lana klaseen ondotik… Formatzaile gisa ere ardura handia izanen du.

450€

Gehiago ikasi