URETAKO ZAINTZA eta SALBAMENDUA ITSASBAZTERREAN
Biarritz Sauvetage Côtier
“Uretako zaintza eta salbamendua itsasbazterrean” diplomarekin, ur eremuak zaintzen ahalko dituzu ingurune naturalean: publikoari irekiak direnak eta prestatuak eta baimenduak direnak (adb. hondartza, aintzira…).
PSE 1 diploma ukan behar duzu SSA-n izena emateko.
Diploma errezibituko duzu PSE 2 eta BNSSA ukatean.
Beharrezko materiala: ur hegalak, 4/3 modeloko neoprenozko jantzia.
“Uretako zaintza eta salbamendua” ikastaroaren helburua da ikasleek beharrezko gaitasunak barneratzea prebentzio, zaintza eta salbamendu lanak egiteko bereziki bainu eremu naturaletan, publikoarentzat urririk direnetan eta antolatuak eta baimenduak direnetan.
- Eremu horretan aurki daitezkeen arriskuen azterketa egitea.
- Norberaren rola eta misioa identifikatu momentuko baldintzetara egokitzen den dispositibo aldagarri batean.
- Eremu horretako arrisku eta praktikei egokituriko prebentzioa egin.
- Zaintza dispositiboan parte hartu teknika egokituen bidez eta material berezitua erabiliz beharren arabera.
- Eremu horretan edo inguruan salbamendu ekintza koordinatu batean parte hartu, teknika egokiak edo material espezifikoa erabiliz.
- Lehen sorospen jestuak egin.
Formakuntza teorikoa barnean eta praktikoa itsasoan eta sablean:
- Komunikatzeko baliabideak erabili;
- Salbamendu bat egin, materialik gabe;
- Salbamendu bat egin ur hegalekin;
- Salbamendu bat egin hodi flotagailuarekin;
- Salbamendu bat egin hodi flotagailuarekin eta sokarekin;
- Salbamendu bat egin taularekin;
- Biktima bat uretatik atera;
- Biktima zauritu bat uretatik atera;
- Fauna eta florarekin lotura duen istripu bat kudeatu;
- Itoaldi bat kudeatu;
- Istripu termiko bat kudeatu.
Iraupena: 28 oren gutxienez
Formakuntzan sartzeko baldintza bakarra mediku ziurtagiri bat aurkeztea da.
Aldiz, hautagaiak SSA L diploma errezibitzeko, baldintza hauek bete beharko ditu:
- BNSSA edo MNS diploma eguneratua izan;
- PSE2 diploma eguneratua izan;
- SSA L formakuntza osorik segitua izan;
- Ikastaroan zehar landu diren teknika eta prozedurak modu egokian egin, praktikatu.
- Ikastaroen helburu guztiak, izan gaitasun teorikoak, praktikak eta jarrerazkoak, beteak direla erakutsi egoera zehatzak antzezterakoan.
250€